XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta katai batek emoniko gili gilia langoxea eukalakoan, eskuaz kokota igortzi ebanaz batera, barre-algara izugarri bat egin eutsan auntz-arpegidunak.

Bildur az itandu eutsan, baiña ez gizon-berbakaz, auntzaren barreakaz baiño: Txilik ezeutsan ezer erantzun.

Mandazain mokor-astunak eurai obeto iarraitutearren, kortan sartu ta iru mandoetatik bizkorrena azpiko laguntzat artu eban: onetarako ezeban oinkadarik galdu bear izan.

Arre Tordillo esan da alik ariñen besteen atzetiko bide ziorra iarraitu eban.

Txili gaisoari bitartean, gorputzaren arintasunak burua ia zorabiatuarte astundu eutsan.

Geroago ta ariñago ioazan, alkarren leian eritxi baten, baiña bera konturatu baga: Auria-ko bide medarretik Arrupaiñen zear, Leako zubitik irago bear izan eben Oleta atzean isteko; eta aingiratako toki arek beren etxeko zurkuluak baizen ondo iakiñarren, ezeban ezautu ez etxerik, ez ibairik, ez zubirik, ez olarik.

Oibar- ingurura eldu zireanean, Txanton il zala bururatu iakon, da beren Gauillean edo Gauelan egoalakoan, kaltzaak aratu ta errosario- garauak atera ta amabost arenak esaten abia zan.

Alperrik ; esan eutsan lagunak.

Berak, lotorditatik itzartu-ta legez, aoa zabalik begiratu eutsan; alperrik esan eutsan bigarrenez besteak.

Txili, sugoiaren aurrean txoriak egoten eidirean gizan, begiak zarratu eziñik egoan: biak geldi, biak alkarri begira.

Bildurra bera aragiz iantzi ta gizondu al balitz, elitzake Txili egoan baizen margul da kolorga edo zurbil egongo.